miércoles, 18 de noviembre de 2009

Mundaka Zarautz Conection




Oraintze, www.surf30.net surf web horrian, Ibon Amatriain berriro gonbidatu dutela Eddie Aikauren omenez Waimean egiten duten txapelketara, eta horrek gauza asko gogorarazi dizkit. Duela urte asko, hogei gutxi gora behera, Nick Lavery Munadakara joan zen Zarautzetik udak pasatzera. Hortik aurrera, bere Zarautzeko lagunak Mundakara etortzen ziren surf egitera, eta horrela, Mundakan surf egiten genuenok Ibon Amatriain, Iñigo Arina, Joseba Iriondo ezagutu genituen. Eta gu ere Zarautzera olatuak harrapatzera joatera animatu ginen. Horrela hasi zen Mundaka eta Zarautzeko surflarien arteko Konexioa.
Argazki hauek Zarautzen atera nituen iazko abustuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario